XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1990eko abenduaren 27ko eta 1961eko martxoaren 4ko AGEek aitortzen dutenez, demandatuak aurkeztutako pretentsio prozesal bezala hartutako errekonbentzioa zabalki onartua dago deklaraziozko prozesuetan, eta bakar-bakarrik galdatzen da ezen, jurisdikzioa aurresuposatuz, zein Epaileren aurrean aurkezten den, Epaile hori izan dadila eskuduna gaiaren arrazoiarengatik, ez dezala gainditu esleitu zaion kopurua eta prozeduraren izaerak eman dezala horretarako bidea, demandan eta errekonbentzioan hurrenez hurren aktuatutako pretentsioetako auzigai-objektuen loturazko arrazoiengatik mugarik jartzen ez delarik, suposamendu berezietan salbu.

II. LEGITIMAZIOA

a) Aktiboa, nire ahalorde-emaileak du, bera izan baita erreklamatutako kalte eta galerak jasan dituena, eta b) Pasiboa, auzi-jartzaileari dagokio, ...izena eta sozietateari..., bera izan baita kalteak eragin dituena.

III. ERREKONBENTZIOAREN LEGEZKO OINARRIA

a) Merkataritza-kontratazioaren arau orokorrak.

Merkataritza Kodeko 2 eta 57. artikuluak, legalki Merkataritza Kodean azaltzen diren xedapenen bitartez arautu beharreko merkataritza-egintzei dagokienez, eta horrelakorik ez dagoenean, kiroletako produktuen salmentan merkataritzako marjinak aplikatzeari buruz dauden merkataritza-usarioak.

Eta merkataritza-kontratuen egikaritza eta konplimenduan nahitanahiez gorde beharrekoa izaten den fede ona, hori izanik demandatuak urratu duen alderdia, esklusiban banatzeko itunari buruzko konpromisoei huts eginez eta konpetentzia desleialean hasiz.

b) Prendetan ...izena eta sozietatearen... bitartez egin behar izan ziren konponketen ondorioz egindako gastuen indemnizazioa.

Merkataritza Kodeko 59. art. eta KZko 1.101, 1.106 eta 1.258. art.

c) Kontratua suntsiaraztea eta esklusiban banatzeko itunaren bortxaketa.

Merkataritza Kodeko 50 eta 333. art. eta KZko 1.124, 1.255 eta 1.258. art.

d) Konpetentzia desleiala.

1. Espainiako Konstituzioaren 35 eta 38. art. konpetentzia libreari buruz.

Europako Komunitate Ekonomikoa Eratzeko Tratatuaren 85. art., enpresen arteko akordioen merkatu batuarekiko konpetentzia eta bateraezintasuneko arauei buruz, (...)